XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera -a artikuluak berak ere, mugatzaile denarren, ez du euskaraz beti izen-syntagmako sustantivoak adierazten duena hiztunekiko ezaguna dela adierazten, eta maiz komunztadura egiteko baizik ez da erabiltzen, hau da, singularra edo plurala dela markatzeko, euskaraz ez baitugu numero gramatikalik.

Izan-ere, izen-syntagma mugagabeak euskaraz ez du inolako elementurik eramaiten, ez singularraren eta pluralaren arteko oposiziorik duenik, ez kolektivorik, ez bestalakorik, ezta denik-eta indefinituen izanik ere, eta jakina, inolako mugatzailerik hartzen ez duen izen-syntagma ez da ez singular eta ez plural, ez kolektivo, ez ezer, eta ezin egin dezake sekula verboarekiko komunztadurarik hartan elementu pluralik kokatzen baldin bada, plural ez dena behar baitu horretarako.

11. Horrek ezerekin zer ikusirik izaitekotan syntaxiarekin du zer ikusi, eta syntaxirik elementalenarekin gainera, hala gertatzen da zentzu bizidun edo bizigabeko izen-syntagma syntaxiaren aldetik asymmetria dakartenen kontuan ere, eta jakina, goragoko nota baten aipaturiko oposizioetan, perfil delakoaren kausaz, kasu baten, konparazio baterako, ezeri balioa eman nahi bazitzaion syntaxiari zen, nahiz-eta gero syntaxi delakoaren aitzakiaz arrisku nabarmena izan beste arlo guztietarako ere inor legezko jakitun ignorantzian oinarrituriko bilaka ledin. Tribunalekoren bat ignorantzian bizi baldin bada, eta horrezaz gainera baziren han euskararik ez zekiten hiru gomitatu harrizko, zer balio epistemoniko egiazko datekeenik erakusten du halako botok, jakituriari dagokiola legearen aurrean alferreko paper bustia eragiteko arrisku bizia baldin badu, inor gizentzeko bide zabaleko izanik ere?

Zenbait denbora dela Arau(r) hitzetik heldu diren araura / arauera, arauezko / arauzko formez artikulua egin nuen, hain zuzen ere Sarasolaren redakziopeko textu bati erantzunik, zein Euskaltzaindiak, hypothesi faltsoz horniturik egonarren, aho batez ontzat hartu baitzuen 1991-eko ekainaren 28-an, Krutwig eta ni, botazioaren kontra geundela adierazi eta gero, botorik eman gabe gelditu ginen, cfr. Euskaldunon egunkaria, 1991eko uztailak 30, eta Euskaltzaindira 1991 urteko uztailaren 15-ean bidali nuen, hil bereko 26-ko batzarrean trata ledin.

Sarasola-k han izkribaturiko arrazoia, alde batera utzirik hypothesi faltsoaren kontua, zein aipaturiko ene artikuluan bertan ikus baitaiteke, harrigarriro arabera hitzak lortua zuela batasuna izan zen.

Eta, etsenplu bat emaitearren, memorio historikoan hasiera-hasieratik ditugun horren arauezko, eta abar, formak zeharo baztertzen zituen, existitzen ez balira bezala, eta jakina, arauera ere bai, zein arabera forma evoluzio phonetikoz sor ledin beharrezko baitzen.

12. Ez dakit zertan denbora alferrik galdu behar den arabera forma zorigaiztoko horren alde arau zorrotz sekula eman behar ez liratekeenak finkatu nahirik. Arau(r) hitzetik heldu diren araura / arauera, arauezko / arauzko formez aipaturiko artikuluan ahapeka baino erraiten ez denez gero, hemen argi ta garbi erran beharrean aurkitzen naiz agi danez MITXELENA dela munduan autore bakarra hil ondoan ere produkzio berria bere izenpean argitaratzen duena, hain zuzen ere bizi zenean egin gabe zegoena, eta jakin beharko litzateke horrek zer ondorio duen autore-eskubideetan, zein lana bera egiteagatik ogasun publikoari koska eginik diru mordoska jasoarren, gainerako emaiten baitira, bere egunean jarraitzale-batzordeko zirenen artekoren batzuren aldetik salatu bazen ere, halako eta antzeko gauzek, harrigarriro, barruko harremanetan problemak baino ez zizkien sortu erru gabeko besterik ezin izan zitezkeen hainei.